Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 3:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. eta, eskua buruan ezarri ondoren, elkarketa-etxolaren aurrean hilko du; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.

9. Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: buztan osoa ipur-mokorretik ebakia, heste inguru eta gaineko gantza,

10. giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,

11. erre egingo du apaizak aldarean. Jaunaren ohorez erretako oparia da.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 3