Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 27:6-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. «Hilabetetik bost urte artekoa bada, mutikoarentzat bost txanpon, eta neskatoarentzat hiru.

7. «Hirurogei urtetik gorakoa bada, gizonezkoarentzat hamabost txanpon, eta emakumearentzat hamar.

8. «Ezarritako prezioa ordaintzeko norbait pobreegia bada, apaizari aurkeztuko dio eskaini duen pertsona, eta apaizak erabakiko du ordaindu beharrekoa, eskaintzailearen ahalbideak kontuan harturik.

9. «Botoz eskainia Jaunari opaltzeko gai den aberea bada, sagaraturik gelditzen da.

10. Ezin izango da, beraz, beste batez trukatu, hobea nahiz txarragoa izan; hala ere, trukatzen bada, bai eskainiriko aberea, bai ordezkoa, biak geldituko dira sagaraturik.

11. «Botoz eskainia Jaunari opaltzeko gai ez den abere kutsatua bada, eskaintzaileak apaizari aurkeztuko dio,

12. eta apaizak erabakiko du ordaindu beharrekoa, aberea zer-nolakoa den kontuan harturik. Apaizaren erabakia atzeraezina da.

13. Jabeak aberea berreskuratu nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du.

14. «Norbaitek bere etxea sagaratzen badio Jaunari, apaizak erabakiko du etxearengatik ordaindu beharrekoa, zer-nolakoa den kontuan harturik. Apaizaren erabakia atzeraezina da.

15. Etxea sagaratu duenak berreskuratu egin nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du, etxea berriro bereganatzeko.

16. «Norbaitek bere ondareko lursail bat sagaratzen badio Jaunari, bertan erein daitekeenaren arabera erabakiko da ordaindu beharrekoa: laurehun kilo garagar-hazi zilarrezko berrogeita hamar txanponetan.

17. Lursaila Jubileu Urtetik bertatik sagaratzen bada, ezarritako prezioa ordainduko da;

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 27