Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 25:41-44 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

41. Gero, zuen etxea utziko du bere seme-alabekin batera, eta bere senitartera eta famili ondarera itzuliko da.

42. Izan ere, israeldarrak nire zerbitzari dira, neuk atera bainituen Egiptotik. Horregatik, ez daitezke sal esklaboak saltzen diren moduan.

43. Ez itzazue gogor erabil; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari.

44. «Gizonezko nahiz emakumezko esklaborik eduki nahi baduzue, eros itzazue auzo-herrietako jende artetik.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 25