Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 22:1-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Esan Aaroni eta beronen semeei, zenbait kasutan ez dutela hurbildu behar israeldarrek egiten dizkidaten eskaintza sakratuetara, nire izen santua profana ez dezaten. Esaiezu, bada:

3. Etorkizunean, zuen ondorengoetariko batek, bera kutsaturik dagoela, israeldarrek Jaunari eskainitako opari sakratuak aurkezten baditu, bota egingo duzue nire zerbitzutik. Neu naiz Jauna.

4. «Legenak jota edo sexu-jarioarekin dagoen apaizak ez du opari sakraturik jango, garbikuntza egin arte; berdin gorpu batek kutsaturiko zerbait ukitu edo hazi-isuria duenak,

5. eta kutsagarri den narrastia nahiz gizakia ukitu duenak.

6. Gauza horiek ukitu dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte eta ez du opari sakraturik jango, gorputza uretan garbitu arte.

7. Eguzkia sartzean, garbi geldituko da eta jan ahal izango ditu opari sakratuak, berarentzako janari baitira.

8. Ez du jango berez hildako edo piztiaren batek sarraskituriko abererik, kutsa ez dadin. Neu naiz Jauna.

9. «Leial gorde behar dute apaizek Jaunak agindua, opariak direla eta, bekatuaren ondorenak jasan nahi ez badituzte; ez badute errespetatzen, hil egingo dira. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratzen ditudana.

10. «Laikoek ez dezakete opari sakraturik jan, ezta ostatuz edo lansaripean apaizaren etxean daudenek ere.

11. Esklaboek, ordea —nahiz diruz erositakoek nahiz etxean jaiotakoek—, jan dezakete apaizaren janaritik.

12. Laiko batekin ezkondutako apaizaren alabak ez dezake jan opari sakratuetatik apaizarentzat utzitakorik.

13. Baina alargundu delako edo senarrak zapuztu duelako, seme-alabarik ere ez duelarik, ezkongabetan bezala aitaren etxera itzultzen bada, jan ahal izango du aitaren janaritik. Laikoek, dena den, ez dezakete hartatik jan.

14. «Norbaitek oharkabean opari sakratuetatik zerbait jaten badu, jan duenaren ordaina eta bosteko bat gehiago itzuliko dio apaizari.

15. «Apaizek ez dituzte profanatuko israeldarrek Jaunari eskainiriko opari sakratuak, berari bakarrik dagozkionak;

16. erru izugarria bereganatuko lukete, opari horiek jango balituzte. Neu naiz Jauna, opariak sagaratzen ditudana».

17. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

18. «Esan Aaroni, beronen semeei eta israeldar guztiei: Norbaitek, israeldarra nahiz Israelen bizi den etorkina izan, botoren bat betetzeko edo norberaren borondatez egin ohi diren erre-oparietakoren bat Jaunari eskaini nahi badio,

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 22