Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 21:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. «Apaiz baten alabak bere burua desohoratzen badu, emagaldu bihurtuz, bere aita desohoratzen du: bizirik erreko dute.

10. «Apaiz nagusia apaizen buru da. Gantzuketa-olioa burura isuri ziotenean, apaizgoa hartu zuen eta jantzi sakratuak erabiltzen ditu. Hori dela eta, ez du ilea harro utziko, ezta arroparik urratuko ere;

11. ez da kutsatu bihurtuko hildakoren batengana hurbilduz, ezta aita edo ama izanik ere.

12. Ez da toki sakratutik aterako, Jainkoaren santutegia profana ez dezan, gantzuketa-olioz Jainkoaren zerbitzurako sagaraturik baitago. Neu naiz Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 21