Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 21:10-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. «Apaiz nagusia apaizen buru da. Gantzuketa-olioa burura isuri ziotenean, apaizgoa hartu zuen eta jantzi sakratuak erabiltzen ditu. Hori dela eta, ez du ilea harro utziko, ezta arroparik urratuko ere;

11. ez da kutsatu bihurtuko hildakoren batengana hurbilduz, ezta aita edo ama izanik ere.

12. Ez da toki sakratutik aterako, Jainkoaren santutegia profana ez dezan, gantzuketa-olioz Jainkoaren zerbitzurako sagaraturik baitago. Neu naiz Jauna.

13. «Apaiz nagusiak neskatxa birjina hartuko du emaztetzat,

14. eta ez alarguna, ezta zapuztua, desohoratua edo emagaldu izandako emakumea ere. Bere senitarteko neskatxa hartuko du,

15. desohoragarri izango bailitzateke ondorengoek senitartez kanpoko odola izatea. Neu naiz Jauna, hura neuretzat sagaratzen dudana».

16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 21