Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 20:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. «Gorde garbi zeuen burua, santu izan zaitezten, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa.

8. «Bete arretaz nire legeak. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratu zaituztena.

9. «Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Gurasoak madarikatu dituenez gero, berea izango du heriotzaren errua.

10. «Norbaitek beste baten emaztearekin adulterioa egiten badu, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek.

11. «Norbait aitaren emazte batekin oheratzen bada, aita desohoratzen du: heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 20