Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 2:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Ez diezue legamiarik ipiniko Jaunari eskaintzen dizkiozuen labore-opariei; ez duzue legamiarik, ez eztirik erabiliko Jaunaren ohorez erretzen diren oparietan.

12. Eskainiko dizkiozue, bai, legamia eta eztia lurraren lehen fruituen eskaintzan; baina ez aldarean, Jaunak atseginez onartzen duen oparigai bezala.

13. «Labore-opari guztiei gatza botako diezue; ez da faltako zuen Jainkoarekiko itunaren seinale den gatza labore-oparietan; beraz, oparigai guztiei gatza botako diezue.

14. «Jaunari lehen fruituen oparia eskaintzean, ale berria sutan xigortua eta xehatua eskainiko duzue;

15. olioa isuriko diozue gainera, intsentsua ere ezarriz. Labore-oparia da hau.

16. Apaizak ale xehatua eta olioaren parte bat intsentsu guztiarekin batera erreko du, eskaintzailearen oroigarritzat; Jaunaren ohorez erretako oparia da.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 2