Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 2:1-2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Norbaitek Jaunari labore-oparia eskaini behar badio, irin garbia eskainiko du; olioa isuriko dio gainera, intsentsua ere ezarriz;

2. gero, apaizei, Aaronen ondorengoei, eramango die, eta hauetako batek eskutada bat irin hartuko du olioarekin eta intsentsu guztiarekin batera eta aldarean erreko eskaintzailearen oroigarritzat. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 2