Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 16:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Aaronek bere barkamen-opariko zekorra aurkeztuko du eta hil, bere eta etxekoen aldeko barkamen-ohikunea eginez.

12. Jaunaren aurrean dagoen aldareko ikatz goriz errautsontzia betez eta bi eskutada intsentsu-hauts usaintsu hartuz, errezelaz barrualdera eramango ditu.

13. Jaunaren aurrean, intsentsua ikatz gorietara botako du; intsentsuaren keak itun-agiriaren gaineko estalkia estaliko du, eta Aaron ez da hilko.

14. Zekorraren odoletik pixka bat hartu eta behatzez estalkia zipriztinduko du ekialdetik; gero, zazpi bider zirtatuko du behatzez estalki aurrean.

15. Ondoren, herriaren barkamen-oparirako akerra hilko du; honen odola errezelaz barrualdera eramango du eta zekorraren odolaz eginikoa bera egingo: estalkia zipriztinduko du eta estalki aurrean zirtatuko.

16. Honela, santutegiaren garbikuntza-ohikunea egingo du, israeldarren kutsadura, errebeldia eta bekatu guztiengatik. Beste horrenbeste egingo du israeldarren artean, beraien kutsaduren erdian, dagoen elkarketa-etxolarekin.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 16