Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 15:4-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jariodunak erabilitako etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da.

5. Jariodunaren etzalekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

6. Jariodunak erabilitako eserlekuan esertzen denak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

7. Jarioduna bera ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

8. Jariodunak garbi dagoen norbaiti listua botatzen badio, honek arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

9. Jariodunak zaldiz ibiltzean erabilitako zela kutsatua geldituko da.

10. Jariodunak azpian edukitako zernahi ukitzen duena kutsaturik geldituko da arratsa arte.

11. Aurrez eskuak uretan garbitzeke, jariodunak norbait ukitzen badu, honek arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

12. Jariodunak ukitutako buztinezko ontzia hautsi egingo da; zurezkoa uretan garbituko da.

13. «Kutsatzen zuen sexu-jarioa amaitu eta gero, zazpi egun itxaron beharko du gaixoak berriro garbi geratzeko; arropak garbituko ditu, ur bizitan bainatu eta garbi geldituko da.

14. Zortzigarren egunean, bi usapal edo bi usakume harturik, Jaunaren aurrera, elkarketa-etxolaren sarrerara, joango da eta apaizari emango dizkio.

15. Apaizak bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat eskainiko ditu. Honela, jariodunaren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean.

16. «Hazi-isuria duen gizonezkoa bainatu egingo da eta kutsaturik geldituko arratsa arte.

17. Hazia gainera erori zaion arropa nahiz larrua uretan garbituko da eta kutsaturik geldituko arratsa arte.

18. «Gizon-emakumeak, sexu-harremanak izan dituztenean, bainatu egingo dira eta kutsaturik geldituko arratsa arte.

19. «Hilerokoa izanik, odoljarioa duen emakumea zazpi egunez geldituko da kutsaturik; emakumea ukitzen duena kutsaturik geldituko da arratsa arte.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 15