Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 15:25-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. «Hilerokoaz kanpo edo hilerokoan ohi den baino luzaroago odoljarioa duen emakumea, kutsaturik geldituko da odoljarioak dirauen bitartean, hilerokoan bezala.

26. Odoljarioak dirauen bitarte osoan erabiltzen duen etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da, hilerokoan bezala.

27. Horiek ukitzen dituena kutsatu bihurtzen da; arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

28. «Odoljarioa amaitu eta gero, zazpi egun itxaron beharko du emakumeak, berriro garbi geratzeko.

29. Zortzigarren egunean, bi usapal edo bi usakume hartuko ditu eta apaizari eramango dizkio, elkarketa-etxolaren sarrerara.

30. Apaizak bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat eskainiko ditu. Honela, emakumearen aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean, kutsatzen zuen odoljarioagatik.

31. «Ez daitezela axolagabe izan israeldarrak beren kutsadurei dagokienez, haien artean dudan bizilekua kutsatzeagatik hil ez daitezen.

32. «Hori da kutsagarri diren sexu-jarioari eta hazi-isurketari buruzko legea,

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 15