Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 15:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:

2. «Esan israeldarrei: Gizonezkoa, sexu-jarioa duenean, kutsatu bihurtzen da.

3. Nahiz hazia kanpora isuri nahiz barruan geratu, sexu-jarioa beti da kutsagarria, eta gizona kutsatu bihurtzen du.

4. Jariodunak erabilitako etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da.

5. Jariodunaren etzalekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

6. Jariodunak erabilitako eserlekuan esertzen denak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

7. Jarioduna bera ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

8. Jariodunak garbi dagoen norbaiti listua botatzen badio, honek arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 15