Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 14:2-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Hona hemen legendunaren garbikuntza egiteko ohikunea:

3. Apaiza kanpalekutik aterako da legenduna miatzeko. Legenduna legen zuritik sendatu dela ikusten badu,

4. bi hegazti bizi eta garbi, zedro-zura, purpura gorrimina eta isipua ekartzeko aginduko du garbitu behar duenarentzat.

5. Hegaztietako bat iturburuko ura daukan buztinezko ontzi baten gainean hilaraziko du.

6. Gero, hegazti bizia, zedro-zura, purpura gorrimina eta isipua harturik, iturburuko uraren gainean hildako hegaztiaren odoletan bustiko ditu, baita hegazti bizia ere.

7. Ondoren, legenetik garbitu behar duena zazpi bider zipriztinduko du odolaz eta garbitzat aitortuko. Hegazti bizia libre utziko du landan.

8. «Garbitu behar duenak arropak garbituko ditu eta ile guztia moztuko, uretan bainatuko da eta, horrenbestez, garbi geldituko da. Ondoren, kanpaleku barrura sar daiteke; hala ere, zazpi egunez oihal-etxolatik kanpo egongo da.

9. Zazpigarren egunean, gorputzeko ile guztia moztuko du —burukoa, aurpegikoa, bekainekoa eta gainerako guztia—, arropak eta gorputza garbituko ditu eta garbi geldituko da.

10. «Zortzigarren egunean, bi bildots akats gabe, urteko arkume akats gabe bat, olioz oraturiko hamabi kilo irin garbiko oparia eta litro erdi bat olio hartuko ditu.

11. Garbikuntza egin behar duen apaizak Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran, ezarriko du garbitu behar duena beraren opariekin.

12. Apaizak, bildotsetariko bat harturik, ordain-oparitzat eskainiko du, litro erdi bat olio rekin batera, eta Jaunari aurkeztuko, errituzko aurkezpen-keinua eginez.

13. Toki sakratuan hilko du bildotsa, barkamen-oparigaia eta erre-oparigaia hiltzen diren tokian. Ordain-oparia, barkamen-oparia bezala, apaizarentzat da; guztiz sakratua da.

14. «Gero, apaizak ordain-oparigaiaren odola hartu eta garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu.

15. Litro erdi oliotik pixka bat hartu eta ezkerreko eskuan isuriko du,

16. eta, eskuineko behatza ezkerrean duen oliotan bustirik, zazpi bider zirtatuko du Jaunaren aurrean.

17. Garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu eskuan duen olioaz, ordain-opariko bildotsaren odolaren gainean.

18. Eskuan gelditzen zaion olioa burura isuriko dio. Horrela, garbitu behar duenaren garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean.

19. Gero, barkamen-oparia eskainiko du apaizak eta bere kutsaduratik garbitu behar duenaren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo berriro. Ondoren, erre-oparigaia hilko du

20. eta aldarean eskainiko, irin-opariarekin batera. Azkeneko aldiz haren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du, eta hura garbi geldituko da.

21. «Legenduna pobrea bada, opari guztiok erosteko ahalbiderik gabea, bildots bat bakarra hartuko du ordain-oparirako, Jaunari aurkeztu eta garbikuntza-ohikunea egiteko; gainera, oliotan oraturiko lau bat kilo irin garbi, litro erdi bat olio,

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 14