Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 13:52-59 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

52. Beraz, lizuna duen gauza erabat erreko da, gaitz galgarria duenez gero;

53. baina apaizak ikusten badu lizuna ez dela zabaldu esandako gauza horietako batean,

54. garbitzeko aginduko du, eta beste zazpi egunez aparte edukiko.

55. Garbitua eman ondoren, apaizak berriro miatuko du eta, lizuna zabaldu ez arren, lehengo itxura bera duela ikusten badu, kutsatuta dago eta erre egingo da, barru edo kanpoaldetik jana baitago.

56. Baina apaizak ikusten badu lizuna zurbildu egin dela garbitua izan ondoren, lizuna duen zatia ebakiko dio jantzi, larru nahiz ehunari.

57. Lizuna berriro agertzen bada, ordea, eta jantzian nahiz ehunean, larruan nahiz larrukian zabaltzen, erre egingo da.

58. Garbitu bat eman ondoren lizuna joaten zaion jantzi, ehun, larru nahiz larrukia, berriro garbitu eta gero, garbi geldituko da.

59. «Hori da artilezko nahiz lihozko jantziei, ehunei eta larru nahiz larrukiei buruzko legea, zer dagoen garbi eta zer kutsatuta erabakitzeko emana».

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 13