Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 11:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:

2. «Esan israeldarrei: Lurrean bizi diren animalia guztietatik, jan ditzakezue

3. bitan banaturiko apatxak dituztenak eta hausnartzaileak.

4-6. Beraz, hausnartzaile diren edo apatxak bitan banaturik dituzten animalien artean ezin izango duzue jan, ez gamelua, ez erbia, ez azkonarra; hausnartzaile izan arren, ez baitute bitan banaturiko apatxik; kutsatutzat edukiko dituzue;

7. ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea.

8. «Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere: animalia kutsatutzat edukiko dituzue.

9. «Uretako piztietatik, itsaso eta ibaietan hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue;

10. baina itsas eta ibai-uretako bizidunen artean, hegal eta ezkata gabeak debekatuak dituzue:

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 11