Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 10:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. —Zergatik ez duzue barkamen-oparigaia toki sakratuan jan? Guztiz sakratua da, elkartearen errua kentzeko eta Jaunaren aurrean haren aldeko barkamen-ohikunea egiteko Jaunak zuei emana.

18. Akerraren odola santutegi barrura eramana izan denez gero, toki sakratuan jan behar zenuten, agindu nizuen bezala.

19. Aaronek erantzun zion:—Zuk dakizu zer gertatu zaidan gaur, israeldarrek Jaunaren aurrean beren barkamen-oparia eta erre-oparia eskaini dituzten egun honetan. Ontzat emango ote zuen Jaunak gaur nik barkamen-oparigaia jatea?

20. Ontzat eman zuen Moisesek erantzuna.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 10