Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 10:13-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. toki sakratuan jango duzue. Horixe da Jaunaren ohorez erretako oparitik zeuri eta zure semeei dagokizuen partea, Jaunak agindu zidan bezala.

14. Israeldarrek elkartasun-oparitzat eskainitako aberearen bularra eta izterra ere, Jaunari aurkeztua bata eta zuentzat aparte utzitakoa bestea, toki garbian jango dituzue zeuk eta zure seme-alabek. Horixe da israeldarren elkartasun-oparietatik dagokizuen partea.

15. Izterra eta bularra Jaunaren ohorez erretako oparien gantzarekin batera eramango dituzte eskaintzaileek eta, errituzko aurkezpen-keinua eginez, Jaunari aurkeztuko. Zeuri eta zure semeei dagokizuen partea da betiko, Jaunak agindu bezala».

16. Moisesek barkamen-opariko akerraz galdegin zien orduan, eta jadanik errea zela jakin zuen. Haserretu egin zen Moises Aaronen seme Eleazar eta Itamarren kontra, eta esan zien:

17. —Zergatik ez duzue barkamen-oparigaia toki sakratuan jan? Guztiz sakratua da, elkartearen errua kentzeko eta Jaunaren aurrean haren aldeko barkamen-ohikunea egiteko Jaunak zuei emana.

18. Akerraren odola santutegi barrura eramana izan denez gero, toki sakratuan jan behar zenuten, agindu nizuen bezala.

19. Aaronek erantzun zion:—Zuk dakizu zer gertatu zaidan gaur, israeldarrek Jaunaren aurrean beren barkamen-oparia eta erre-oparia eskaini dituzten egun honetan. Ontzat emango ote zuen Jaunak gaur nik barkamen-oparigaia jatea?

20. Ontzat eman zuen Moisesek erantzuna.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 10