Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 1:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Gero, eskaintzaileak erre-oparigaia larrutu eta zatitu egingo du;

7. apaizek sua egingo dute aldare gainean eta egurra jarriko sutan;

8. egurraren gainean haragi-zatiak atonduko dituzte, buru eta gantzekin batera.

9. Uretan garbituko dituzte hesteak eta hankak, eta guztia erabat erreko du apaizak aldarean. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.

10. «Erre-oparitzat eskaini beharrekoa abere xehea bada, arra eta akats gabea eskainiko da, aharia nahiz akerra;

11. eskaintzaileak aldarearen iparraldean hilko du, Jaunaren aurrean; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik;

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 1