Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 9:10-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Egin dezakezun guztia egizu gogoz,ez baita lanik, ez gogoetarik,ez zientziarik,ezta jakinduriarik erezu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.

11. Beste hau ere ikusia duteguzkipean:lasterketan ez dela betibizkorrena nagusitzen,ezta guduan ere indartsuena;jakintsuak ez duela betiogia irabazten,ezta buruargia ere aberasten;jakituna ez dela betiongi ikusia izaten.Denei datozkiealdi onak eta txarrak.

12. Gainera,ez dakite gizon-emakumeeknoiz duten beren ordua;sareak harrapatzen baititu arrainaketa lakioak txoriak,halaxe ditu aldi txarrakbat-batean harrapatzengizon-emakumeak.

13. Ikusia dut eguzkipeanbeste gauza oso jakingarri bat.

14. Ba omen zen herri txiki batbizilagun gutxikoa.Errege handi batekeraso omen zion, setiatueta inguruan erasogailu handiakeraiki omen zituen.

15. Ba omen zen hiri hartangizon behartsu baina jakintsu bat,eta bere jakinduriazlibratu omen zuen hiria.Ondoren, ordea,ez zen inor ere oroitugizon behartsu hartaz.

16. Hobe da jakinduria indarra baino,diot nik;behartsuaren jakinduria, ordea,arbuiatu egin ohi daeta ez dira haren hitzak aditzen.

17. Jakintsuaren hitz eztiakerrazago aditzen diraergelen buruzagiarendeiadarrak baino.

18. Hobe jakinduria armak baino.Aski da, ordea, batek huts egiteaon guztiak hondatzeko.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 9