Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 5:9-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Diruzalea ez da inola asetzen,aberastasuna maite duenakez du onurarik.Hori ere, beraz, huskeria da.

10. Zenbat eta ondasun gehiago,hainbat eta irensle ugariago;zertarako, hortaz,aberastasunak jabeakbegien aurrean ikusteko izan ezik?

11. Asko jan, gutxi jan,langileak lo egiten du gozoki;aberatsak, aldiz,bere asean ezin egin lorik.

12. Ikusia dutbeste gaitz handi bat ereeguzkipean:aberastasunak pilatzeaberorien jabearen kaltetan dela;

13. izan ere, une txar bateangal ditzake denak;jaioko zaio semeaeta esku-hutsik geldituko da.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 5