Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 5:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Askoz hobe duzu hitzik ez ematea,emaniko hitza ez betetzea baino.

5. Ez utzi zeure ahoaribekatu eginarazten,ez esan gero Jainkoariohartu gabe egin duzula.Ea haserretzen zaizun Jainkoazeure hitzengatiketa zeure lanak orodesegiten dizkizun!

6. Amets eta huskeria ugari denean,berriketa ere ugari.Zuk, aldiz, izan begirune Jainkoari.

7. Herrian behartsuakzapaltzen dituztela,gogorki epaitzeneta zuzenbidea desegiten dutelaikusten baduzu,ez harritu horregatik.Handikiak, beste handikiago batdu babesle, eta biok,goitiago daudenak dituzte babesle.

8. Denek ateratzen dioteetekina lurrari;erregea erelurrak ematen duenetik bizi da.

9. Diruzalea ez da inola asetzen,aberastasuna maite duenakez du onurarik.Hori ere, beraz, huskeria da.

10. Zenbat eta ondasun gehiago,hainbat eta irensle ugariago;zertarako, hortaz,aberastasunak jabeakbegien aurrean ikusteko izan ezik?

11. Asko jan, gutxi jan,langileak lo egiten du gozoki;aberatsak, aldiz,bere asean ezin egin lorik.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 5