Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 5:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez bedi zure ahoazalapartaka mintza,zure bihotzak ereez dezala bizkor hitz eginJaunaren aurrean;zeruan baita Jainkoaeta zu lurrean.Ez egin, bada, hitz asko.

2. Izan ere, kezka gehiegikamesgaiztoa dakar,eta hitz-jarioakzoro-berriketak egitea.

3. Jainkoari promesen bategin badiozu,bete lehenbailehen,ez baititu atsegin axolagabeak.Bete hitzemana.

4. Askoz hobe duzu hitzik ez ematea,emaniko hitza ez betetzea baino.

5. Ez utzi zeure ahoaribekatu eginarazten,ez esan gero Jainkoariohartu gabe egin duzula.Ea haserretzen zaizun Jainkoazeure hitzengatiketa zeure lanak orodesegiten dizkizun!

6. Amets eta huskeria ugari denean,berriketa ere ugari.Zuk, aldiz, izan begirune Jainkoari.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 5