Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 4:8-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Demagunbakarrik bizi dela gizon bat;ez du lagunik, ez seme-alabarik,ez anai-arrebarik,eta, hala ere,etengabe dihardu lanean,ez da asetzen aberasteaz,galdetu ere ez du egiten bere baitan:«Norentzat ari ote naiz lanean,neure buruari atseginak ukatuz?»Horra beste zentzugabekeriaeta lanbide txarra.

9. Hobe, bi elkarrekin ari izateabakarka baino,elkartze horretatiketekin hobea aterako baitute.

10. Bietarik bat eroriko balitz,besteak jasoko luke;baina urrikalgarri bakarrik dagoena;eroriko balitz,ez bailuke izango nork jaso.

11. Orobat, bik, batera lotaratuz,elkar dute berotuko;bakarrik dagoena nola berotu?

12. Bati erasotzen diotelarik,biek eginen dute aurre.Hiru hariko soka etetea gaitz.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 4