Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 4:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hausnartzen ari izan nintzeneguzkipean zenbat bidegabekeriaegiten den.Ikusi nituen zapalduen malkoak,eta kontsolatzailerik ez;zapaltzaileen eskuagogor ari zitzaien,eta kontsolatzailerik ez.

2. Zori hobekotzat jotzen dituthilak biziak baino,

3. eta biok baino zoriontsuagojaio ez denaeta eguzkipean egin ohi direnokerrak ikusi ez dituena.

4. Ikusi ditut, orobat,jendearen lan guztiaketa eginahalen emaitzak:elkarrentzako bekaizkeriazeginak denak.Hau ere huskeria daeta haizea atzeman nahia bezalakoa.

5. Ergela, eskuak tolestatu etagoseak hiltzen da.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 4