Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 2:6-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Urtegiak egin nituen,zuhaitz gaztez eginiko basoaureztatzeko.

7. Esklaboak erosi nituen,gizaseme nahiz emakume,eta hauen seme-alabak ereneuretzat izan nituen.

8. Zilar eta urre ugari metatu nuen,baita zenbait erregereneta eskualdetako ondasunak ere.Gizon-emakume kantarizinguratu nintzen,eta gizonak desira dezakeenbezainbat emazteki izan nuen.

9. Handi egin nintzen,Jerusalemen nire aurretikizan direnakbaino handiago.Gainera, neurekin nuen jakinduria.

10. Ez nien ukatu neure begieieskatzen zidatenik deus ere,ezta neure bihotzaripozik batere.Nire lan guztietanatsegin hartu nuen;hauxe izan zennire lan guztien saria.

11. Begiratu nien, ordea,neure eskuz eginiko laneieta horretarakoeraman behar izan nituen nekeei.Eta horra, dena huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala;ez dago onurarik eguzkipean.

12. Jakintsu ala ezjakin etaergel izan,hausnartzen ari izan nintzenhobea zer ote den.Zer egingo ote duerregearen ondoren datorrenak?Lehen ere egina bera.

13. Hala ere, ikusi nuenhobea dela jakinduriaergelkeria baino,argia ilunpea baino hobeaden bezala.

14. Izan ere, jakintsua buruargi;ergela, ordea, ilunpetan dabil.Badakit, hala ere,biek etorkizun bera dutela.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 2