Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 2:19-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Badakit nik bost,zuhur ala tentelizanen ote den.Nik mundu honetan halako arretazegin dudan lanaz jabetuko da.Ez du honek zentzurik!

20. Etsipenak hartua nago,mundu honetan zenbat lanegin dudan ikusirik.

21. Izan ere, eginahaletan ari da batzorrotz eta arretaz lan egiten,emaitza onak lortzen,eta dena,inolako lanik egin ez duenariutzi behar.Hau bai dela huskeriaeta nardagarria!

22. Zer gelditzen zaio gizakiarieguzkipean egin duenhainbeste lan eta eginahaletatik?

23. Egunero atsekabea baizik ez du,eta bere lanetan nekea;gauez ere ez du atsedenik hartzenharen bihotzak.Hau bai dela huskeria!

24. Gizakiarentzat hoberenajatea, edateaeta bere lanaren fruituaz gozatzea.Nik uste dut, hau ereJainkoaren eskutik datorrela;

25. izan ere, honela dio berak:«Nork jan dezake,nor goza daiteke nik jakin gabe?»

26. Berak, atsegin duenaribaitizkio ematenjakinduria eta argitasunaeta bozkarioa.Bekatariari, ordea,biltze- eta metatze-lana ematen dio,gero Jainkoak atsegin duenariutzi behar izateko.Horra bada, hori erehaizea atzeman nahi izateabezain hutsala.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 2