Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 2:11-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Begiratu nien, ordea,neure eskuz eginiko laneieta horretarakoeraman behar izan nituen nekeei.Eta horra, dena huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala;ez dago onurarik eguzkipean.

12. Jakintsu ala ezjakin etaergel izan,hausnartzen ari izan nintzenhobea zer ote den.Zer egingo ote duerregearen ondoren datorrenak?Lehen ere egina bera.

13. Hala ere, ikusi nuenhobea dela jakinduriaergelkeria baino,argia ilunpea baino hobeaden bezala.

14. Izan ere, jakintsua buruargi;ergela, ordea, ilunpetan dabil.Badakit, hala ere,biek etorkizun bera dutela.

15. Orduan, esan nuen neurekiko:«Ergelak eta bioketorkizun bera baldin badugu,zertarako izan hain jakintsu?»«Hori ere huskeria da»,esan nuen neure baitan.

16. Ezen jakintsuaz oroitzeaez baita betiko;ergelaz ere ez dira beti oroituko;hurrengo egunetanguztiez dira ahaztuko.Ai ene! Nahiz jakintsua nahiz ergelabiak berdin hiltzen dira.

17. Nazkatua nago bizitzeaz,higuingarri duteguzkipean gertatzen dena;huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala.

18. Gogaitua nagoeguzkipean egin ditudanlan neketsuez,neure ondorengoari utzibehar izango baitizkiot.

19. Badakit nik bost,zuhur ala tentelizanen ote den.Nik mundu honetan halako arretazegin dudan lanaz jabetuko da.Ez du honek zentzurik!

20. Etsipenak hartua nago,mundu honetan zenbat lanegin dudan ikusirik.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 2