Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 2:10-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Ez nien ukatu neure begieieskatzen zidatenik deus ere,ezta neure bihotzaripozik batere.Nire lan guztietanatsegin hartu nuen;hauxe izan zennire lan guztien saria.

11. Begiratu nien, ordea,neure eskuz eginiko laneieta horretarakoeraman behar izan nituen nekeei.Eta horra, dena huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala;ez dago onurarik eguzkipean.

12. Jakintsu ala ezjakin etaergel izan,hausnartzen ari izan nintzenhobea zer ote den.Zer egingo ote duerregearen ondoren datorrenak?Lehen ere egina bera.

13. Hala ere, ikusi nuenhobea dela jakinduriaergelkeria baino,argia ilunpea baino hobeaden bezala.

14. Izan ere, jakintsua buruargi;ergela, ordea, ilunpetan dabil.Badakit, hala ere,biek etorkizun bera dutela.

15. Orduan, esan nuen neurekiko:«Ergelak eta bioketorkizun bera baldin badugu,zertarako izan hain jakintsu?»«Hori ere huskeria da»,esan nuen neure baitan.

16. Ezen jakintsuaz oroitzeaez baita betiko;ergelaz ere ez dira beti oroituko;hurrengo egunetanguztiez dira ahaztuko.Ai ene! Nahiz jakintsua nahiz ergelabiak berdin hiltzen dira.

17. Nazkatua nago bizitzeaz,higuingarri duteguzkipean gertatzen dena;huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 2