Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 2:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Neure baitan esan nuen:«Ea bada, dasta dezadan alaitasuna,goza dezadan bizipoza!»Eta horra, dena huskeria da.

2. Irri egitea, zorakeria.Alaitasuna, zertarako?

3. Neure burua ardoz alaitzeaerabaki nuen,baina zuhurtasunez jokatuz;zorakeria hori egin nuen,harik eta ikus nezan arteeguzkipean zer ote den hoberenagizon-emakumeentzat,berauen bizitzako egunetan.

4. Lan handiei ekin nien.Jauregiak eraikiarazi nitueneta mahastiak landatu.

5. Lorategiak eta baratzeakatondu nituen,mota orotako zuhaitzak sartuz.

6. Urtegiak egin nituen,zuhaitz gaztez eginiko basoaureztatzeko.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 2