Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12

Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Bizitzan arriskatu beharra

1. Itxuraz galduan bada ere,hartzazu zereginen bat,luzarora izango baituzu etekina.

2. Banatu zeure ondasunak zazpien,baita zortzien, artean ere,ez baitakizu nolako ezbeharraetor daitekeen lurrera.

3. Hodeiek, aseak daudelarik,euria egin ohi dute lur gainera.Zuhaitza,hegorantz nahiz iparrerantz erori,han geldituko da,erori den tokian.

4. Haizeari begira dagoenakez du ereiten,ezta lainoei begira dagoenak ereuztarik biltzen.

5. Bizi-arnasa haurdunaren sabeleannola sartzen deneta haurra nolahezurmamitzen denez dakizun bezala,ez dakizu ere nola diharduengauza guztien egile den Jainkoak.

6. Erein goizean zeure hazia,eta arratsaldean ere ez egin opor,ez baitakizu ereinaldi bietanzein izanen duzun hoberena,ezta bata bestea bezain onaizango den ere.

Bizitza ederra da

7. Bai eztia egun-argia,eta bai atsegina begientzateguzkia ikustea!

8. Gizonak, urte luzez bizi baledi ere,bizi bitza denak alai;baina oroit bedialdi ilunak ere ugari direla.Gertatzen den guztia huskeria da.

9. Alai hadi, mutil,gazte haizen bitartean,izan zoriontsu heure gaztaroan,jarrai hakie heure bihotzarieta heure begien grinari.Ez ahaztu, ordea,horien guztien kontuaeskatuko diala Jainkoak auzian.

10. Bota heure bihotzetik kezkak,uxa heure gorputzetik gaitza,gaztetasuna eta gaztaroaagudo joaten baitituk.