Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 8:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Oi nire anaia bazina,nire amaren bularrean hazia!Musu emango nizuke kalean aurkitzean,inoren iseka-beldurrik gabe.

2. Neure amaren etxera eramango zintuzket,eta han neure irakasle izango.Ardo lurrintsua emango nizuke edaten,nire granaden edari bizia.

3. Ezker besoaz dit lepotik heltzen,eta eskuinekoaz nau besarkatzen.

4. Jerusalemgo neskatxok, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 8