Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8

Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Dantza

Koruak

1. —Itzul zaitez, itzuli, Xulamita;itzul zaitez, itzuli, ikus zaitzagun.—Zer nahi diozue ikusi Xulamitari?—Bi gudari-taldeen dantza.

Gizakumeak

2. —Bai politak zure oinak abarka horiekin,errege-alaba!Zure izterretako bihurguneak,zilarginaren egiazko artelan.

3. Erdian, kopa biribila duzu:eduki dezala beti ardo goxoa!Zure sabelaliliz inguraturiko gari-piloa.

4. Zure bi bularrakbi gazelakume biritxi.

5. Zure lepoamarfilezko dorrea.Zure begiak Hexbongo bi uraska,hiri jendetsu horren sarreran.Zure sudur-hegiaDamaskora begira dagoenLibanoko dorre.

6. Zure burua tente Karmel mendia bezala.Zure adatsaren distira purpurarena;errege bat dago preso zure ile-mototsetan.

Elkarren irrikaz

Gizakumeak

7. Zu bai eder, bai atsegin,ene bihotzekoa, emazteki zoragarria!

8. Zure taxua palmondoarena,eta bularrak palmondo-lukuak.

9. Hau nioen neurekiko:«Palmondora igoko naizharen fruituak hartzera».Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,sagar-usain eztia zure arnasak.

10. Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.

Emakumeak

11. Ni neure maitearena naiz,eta nire irrikaz dago bera.

12. Zatoz, ene maitea, goazen landara,ipuruen babesean emango dugu gaua.

13. Goizean goiz, mahastietara joango gara,ernamuinak irekitzen hasiak diren,granadondoak loretan dauden ikustera.Hantxe emango dizut neure maite-laztana.

14. Maitasun-sagarrei usain eztia darie,milaka fruitu gozo dago gure atean zain,fruitu zahar eta berri.Zuretzat nituen gordeak,ene maitea!