Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 1:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Salomonen kantarik ederrena.

2. Eman biezat musu, bere ezpainez musu!Zure maite-laztanak ardoa baino gozoago,

3. zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!Zu zeu zara ukendu lurrintsu!Horregatik zaizkizu neskatxak maitemindu!

4. Har nazazu zeurekin, goazen bizkor;eraman nazazu zeure logelara, ene errege.Goza gaitezen, poztu zuregatik:zure maite-laztanak ardoa baino gozoago!Arrazoiz zaizkizu neskatxak maitemindu!

5. Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok;beduinoen oihal-etxolak bezain beltzaran,Salomonen jauregiko errezelak bezain eder.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 1