Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 5:5-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Akiorrek, amondarren buruzagiak, esan zion: «Entzun beza ene jaunak bere zerbitzari honek esan nahi diona. Egia esango diot, hemendik hurbil, lurralde menditsu horretan, bizi den herriari buruz. Nire ahotik ez da gezurrik aterako.

6. Kaldear jatorrikoa da herri hori.

7-8. Baina ez zituen Kaldeako bere arbasoen jainkoak gurtu nahi izan. Bere arbasoen erlijioa utzi eta zeruko Jainkoa gurtu zuen, bera aitortu baitzuen egiazko Jainkotzat. Horregatik, kaldearrek egotzi egin zuten beren jainkoen lurraldetik eta Mesopotamiara joan zen ihesi eta bertan bizi luzaro.

9. Bere Jainkoak Mesopotamiatik irten eta Kanaan lurraldera joateko agindu zion. Bertan bizi izan zen eta urre, zilar eta abere askoren jabe egin.

10. «Gero, gosete handia gertatu zen Kanaanen eta Egiptora jaitsi zen eta bertan iraun, janaririk izan zuen bitartean. Egipton ugaritu eta ezin zenbatu ahalako jendetza egin zen.

11. Orduan, Egiptoko erregea kontra jarri zitzaion eta, azpikeriaz, adreilugintza astunera behartu zuen, makurrarazi eta esklabo bihurtu.

12. Hark dei egin zion bere Jainkoari eta honek sendaezinezko izurriz zigortu zuen Egipto. Orduan, egiptoarrek bota egin zuten beren lurraldetik.

13. Jainkoak lehortu egin zuen Itsaso Gorria beraren aurrean

14. eta Sinaira eta Kadex-Barneara bidean gidatu zuen. Eta hark bota egin zituen basamortuan bizi ziren guztiak.

15. Gero, amortarren lurraldean finkatu zen eta indarrez suntsitu zituen hexbondarrak. Jordan ibaia igaro ondoren, mendialdearen jabe egin zen

16. eta, kanaandar, periztar, jebustar, sikemdar eta girgaxtar guztiak bertatik egotzirik, bera gelditu zen luzaro lurralde hartan bizitzen.

Irakurri kapitulu osoa Judit 5