Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 4:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Izan ere, itzuli berriak ziren erbestetik, bildu berria zen Judeako herria eta sagaratu berriak zituzten Jainkoaren etxea, ontziak eta aldarea.

4. Orduan, mezulariak bidali zituzten Samaria, Kona, Bet-Horon, Belmaim, Jeriko, Koba eta Aisora hirietara eta Salemgo haranera.

5. Hala, hiri haietakoek mendi garaietako gailurrak hartu zituzten, hango herrixkak gotortu, borrokarako prestatu eta janariak metatu, uzta bildu berria baitzuten.

6. Aldi hartan Jerusalemgo apaiz nagusia zen Joakimek gutuna idatzi zien Betulia eta Betomestaim hirietakoei. Hiri hau Esdrelon aurrean dago, Dotaimdik hurbil dagoen lautadaren sarreran.

7. Hango mendateak hartzeko agintzen zien, huraxe baitzen Judearako bidea. Mendate haietan erraza zen etsaiak geldiaraztea, mendiartea estua baitzen eta binaka baizik ezin ziren igaro.

8. Israeldarrek bete egin zuten Joakim apaiz nagusiak eta Jerusalemen biltzen den arduradunen biltzarrak agindua.

9. Israelgo gizon guztiek oihu egin zioten sutsu Jainkoari, apaldu ziren beraren aurrean eta barau egin zuten gogotsu.

Irakurri kapitulu osoa Judit 4