Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16

Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Zenbait hiritan Holofernes onartu

1. Hiri haietakoek mezulariak igorri zizkioten Holofernesi bake-mezu honekin:

2. «Zeure esku gaituzu gu, Nabukodonosor errege handiaren zerbitzariok. Har gaitzazu zeuk nahi duzun eran.

3. Zeure esku dituzu gure abeltegiak, gure lur eta gari-soroak, gure artalde eta behi-taldeak, baita gure kanpalekuetako eskortak ere; har itzazu zeure gogara.

4. Gure hiriak eta bertako bizilagunak zeure esklabo dituzu. Zatoz eta sar zaitez beraietan zeure gogara».

5. Heldu ziren mezulariak Holofernesengana eta adierazi zioten mezua.

6. Orduan, Mediterraneo itsasertzera jaitsi zen Holofernes bere gudarostearekin, hiri gotorretan bere gudari-taldeak ipini eta haietako gizonik aukerakoenak, berriz, bere gudarosterako hartu zituen.

7. Hirietako eta inguruetako jendeak ongietorria egin zion, koroak eramanez, danbolinak joz eta dantza eginez.

8. Holofernesek erraustu egin zituen lurralde guztiak eta oihan sakratuak moztu; izan ere, lurreko jainko guztiak suntsitzeko agindua hartua zuen; horrela, herri guztiek Nabukodonosor bakarrik adoratu eta, nork bere hizkuntzan, leinu guztiek jainkotzat har zezaten.

9. Gero, Esdrelon lautadara heldu zen Holofernes, Dotaim hiritik hurbil. Hiri hau Judeako mendikate handiaren aurrean dago.

10. Gebai eta Eszitopolis hirien artean ezarri zuen kanpalekua eta bertan gelditu zen hilabete batez, bere gudarostearen tresneria guztia bildu arte.