Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 15:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Juditen etxean sartu, denek batera zorionak eman eta esan zioten: «Zu zara Jerusalemen aintza, Israelen harrotasunik handiena, gure herriaren ohore bikaina.

10. Hori guztia zeure eskuz egitean, zoriona ekarri diozu Israeli eta atsegin eman Jainkoari. Bedeinka zaitzala Jaun ahalguztidunak betikotasunean!» Eta jende guztiak esan zuen: «Hala bedi!»

11. Hogeita hamar egunez jendeak kanpalekuko harrapakinak hartzen jardun zuen. Juditi Holofernesen oihal-etxola eman zioten, bertan zeuden zilarrezko ontziteria, etzaulki, antoxin eta altzari guztiekin. Juditek hartu eta bere mando gainean ipini zuen dena eta, gurdiak antolaturik, gainean metatu zuen.

12. Israelgo emakume guztiak bera ikustera eta gorestera etorri ziren lasterka. Batzuek kantuan eta dantzan jardun zuten beraren omenez. Juditek makila apainduak hartu eta berarekin zeuden emakumeei eman zizkien.

13. Judit eta berarekin zeuden emakumeak olibondo-adarrez koroatu ziren. Judit jende guztiaren aurrean zihoan, emakume-taldea gidatuz. Atzean israeldar gizasemeak zihoazen, armak eskuan, koroak buruan eta gorazarreak ezpainetan.

14. Orduan, Israel herriaren erdian, esker oneko kantu hau kantatu zuen Juditek, eta herri osoak ahots handiz erantzuten zion haren gorespenari.

Irakurri kapitulu osoa Judit 15