Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 12:6-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. eta mandatu hau bidali zion Holofernesi: «Agindu ezazu utz diezaiotela zure mirabe honi otoitz egitera ateratzen».

7. Eta ateratzen uzteko agindu zien Holofernesek bere zaintzaileei.Hiru egun egin zituen Juditek asiriarren kanpalekuan. Gauero Betuliako sakanera jaisten zen eta kanpaleku ondoko iturrian bainatzen.

8. Berriro igotzean, otoitz egiten zion Jaunari, Israelen Jainkoari, bidean gida zezan, israeldarrei garaipena emateko.

9. Garbikuntza eginik, oihal-etxolara itzuli eta bertan egoten zen arratsaldeko janaria ekartzen zioten arte.

10. Laugarren egunean afaria eman zien Holofernesek bere zerbitzariei, baina ez zuen funtzionario bat ere gonbidatu.

11. Eta beraren arazo guztiak zeramatzan arduradunari, Bagoari, esan zion: «Zoaz zeure ardurapean duzun emakume hebrearragana eta konbentzi ezazu gurekin jan eta edatera etor dadin.

12. Lotsagarri izango bailitzateke halako emakumeari joaten uztea berarekin harremanik izan gabe. Amore emanarazten ez badiogu, iseka egingo digu».

13. Holofernesen aurretik alde egin, Juditengana joan eta esan zion Bagoak:—Ez izan zalantzarik, emakume eder horrek, nire jaunarengana joateko. Ohoratu egin nahi zaitu. Gurekin jan eta edango duzu alaikiro; horrela, Nabukodonosorren jauregian bizi diren emakume asiriarren antzera biziko zara.

14. Juditek erantzun zion:—Nor naiz ni neure jaunari ezetza emateko? Atsegin duen guztia egiten lehiatuko naiz eta pozgarri izango dut hori bizitza guztian.

15. Jaiki zen Judit eta soineko eta emakume-apaindura guztiak jantzi zituen. Beraren mirabeak, aurrez sarturik, ardi-larrua zabaldu zuen lurrean Holofernesen aitzinean. Ardi-larrua Bagoak Juditi emana zen, beraren gainean etzanik jateko egunero erabil zezan.

Irakurri kapitulu osoa Judit 12