Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 10:5-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Gero, ardo-zahagia eta olioz beteriko pegarra eman zizkion Juditek mirabeari; bide-zorroan garagar-irina, piku-opilak, ogia eta gazta sartu eta, gauza guztiak ongi bildu ondoren, mirabeari eman zizkion horiek ere.

6. Eta Betuliako atera abiatu ziren. Han aurkitu zituzten zain Ozias eta hiriko arduradun ziren Kabris eta Karmis.

7. Judit itxuraldaturik eta soineko bikainez jantzia ikustean, erabat harriturik gelditu ziren Juditen edertasunaz eta esan zioten:

8. «Gure arbasoen Jainkoak izan zaitzala begiko eta lagun diezazula zeure asmoak betetzen, israeldarron osperako eta Jerusalemen aintzarako!»

9. Juditek, Jainkoa gurtu ondoren, esan zien: «Agindu atea irekitzeko, eta esan didazuen horixe egitera aterako naiz».Eta Juditek eskatu bezala, atea irekitzeko agindu zieten arduradunek gazteei.

10. Ireki zutenean, atera zen Judit bere mirabearekin. Hiriko gizonak begira egon zitzaizkion, maldan behera joan eta harana igaro bitartean. Handik aurrera ez zuten ikusi.

11. Haranean aurrera zuzen zihoala, asiriar aurre-talde bat atera zitzaion bidera.

12. Juditi heldu eta galdetu zioten:—Zein herritakoa zara?Juditek erantzun zien:—Hebrearra naiz, eta ihesi noa beraien artetik, zuek laster irentsiko dituzuelako.

13. Zuen gudarostearen buru den Holofernesengana noa egiazko berriak ematera; gizon bakar baten bizia ere galdu gabe, lurralde menditsu honen jabe egiteko bidea adierazi nahi nioke.

14. Gizon haiek, Juditen hitzak entzun eta hain ederra iruditu zitzaien aurpegia ikusirik, esan zioten:

Irakurri kapitulu osoa Judit 10