Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 10:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Erantzi zituen soinean zeramatzan zakukia eta alargun-jantzia, bainatu, gorputza usainki gozo bikainez igurtzi, ile-adatsa apaindu eta xingolaz lotu eta beraren senar Manases bizi zelarik eraman ohi zuen jaietako soinekoa jantzi zuen.

4. Jantzi zituen sandaliak, lepokoak, eskumuturretakoak, eraztunak eta belarritakoak ere: bere bitxi guztiak. Apain-apain jarri zen, ikusiko zuten gizonak liluratzeko eran.

5. Gero, ardo-zahagia eta olioz beteriko pegarra eman zizkion Juditek mirabeari; bide-zorroan garagar-irina, piku-opilak, ogia eta gazta sartu eta, gauza guztiak ongi bildu ondoren, mirabeari eman zizkion horiek ere.

6. Eta Betuliako atera abiatu ziren. Han aurkitu zituzten zain Ozias eta hiriko arduradun ziren Kabris eta Karmis.

7. Judit itxuraldaturik eta soineko bikainez jantzia ikustean, erabat harriturik gelditu ziren Juditen edertasunaz eta esan zioten:

Irakurri kapitulu osoa Judit 10