Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 9:6-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Gisa horretan, Josuerengana Gilgaleko kanpalekura joan eta berari eta gainerako israeldarrei esan zieten:—Urrutitik gatoz, gurekin bake-hitzarmena egin dezazuen eskatzera.

7. Israeldarrek ihardetsi zieten hibiarrei:—Nork daki inguru hauetakoak ez ote zareten? Nola egin hitzarmena zuekin?

8. Haiek, ordea, esan zioten Josueri:—Zeure zerbitzari gaituzu.Josuek galdegin zien:—Zein zarete eta nondik zatozte?

9. Haiek erantzun zioten:—Oso urrutitik gatoz, entzuna baitugu Jaunaren, zure Jainkoaren, izen handiaren berri. Jakin dugu Egipton egin zuena

10. eta Jordanez ekialdeko bi errege amortarrei —Hexbongo errege Sihoni eta Axtaroten bizi zen Baxango errege Ogi— egin diena.

11. Gure herrialdeko arduradunek eta jendeak mandatu hau eman ziguten: «Hartu biderakoak eta zoazte israeldarrengana. Esan beren zerbitzari gaituztela; egiteko, beraz, bake-hitzarmena gurekin».

12. Begira gure ogiari: zuengana etortzeko etxetik atera ginenean, bero-beroa zegoen; orain, gogorra eta apur egina dago.

13. Ardo-zahagi hauek berriak ziren bete genituenean, eta orain urratuak daude. Gure jantzi eta oinetakoak ere zarpaildu egin zaizkigu hain bide luzean.

14. Orduan, israeldarrek onartu egin zuten gabaondarrek eskainitako janaria, egin behar zutenaz Jaunari kontsulta egin gabe.

15. Josuek bake-hitzarmena egin zuen haiekin, bizia errespetatuko ziela aginduz. Elkarte-arduradunek ere zin egin zieten.

16. Hitzarmena egin eta handik hiru egunera, ordea, israeldarrek jende hura inguru hartan bizi zela eta auzoko zutela jakin zuten.

Irakurri kapitulu osoa Josue 9