Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 9:15-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Josuek bake-hitzarmena egin zuen haiekin, bizia errespetatuko ziela aginduz. Elkarte-arduradunek ere zin egin zieten.

16. Hitzarmena egin eta handik hiru egunera, ordea, israeldarrek jende hura inguru hartan bizi zela eta auzoko zutela jakin zuten.

17. Izan ere, abiatu egin ziren israeldarrak eta hirugarren egunean jende hura bizi zen hirietara heldu ziren, Gabaon, Kefira, Beerot eta Kiriat-Jearim hirietara.

18. Hala ere, israeldarrek ez zituzten hil, elkarte-arduradunek Jaunaren, Israelen Jainkoaren, izenean, bizia errespetatzeko zina egina baitzieten. Orduan, elkarte osoa marmarrean hasi zen arduradunen kontra.

19. Hauek esan zioten elkarteari: «Zin egin genien Jaunaren, Israelen Jainkoaren, izenean, eta ezin diegu orain kalterik egin.

20. Horra zer egingo dugun: Egin diegun zinarengatik, bizirik utziko ditugu, Jainkoak zigor ez gaitzan.

21. Bizi daitezela! Baina egurgile eta ur-ekarle izango dira elkarte osoarentzat». Horrela, eutsi egin zioten arduradunek gabaondarrei emandako hitzari.

22. Josuek gabaondarrei dei egin eta esan zien:—Zergatik engainatu gaituzue urruti bizi zinetela esanez, hemen, gure artean, bizi zaretelarik?

23. Madarikatuak izan zaiteztela! Esklabo izango zarete betiko: ene Jainkoaren etxerako egurra egin eta ura ekarri beharko duzue.

24. Haiek ihardetsi zioten Josueri:—Ongi genekien Jaunak, zure Jainkoak, bere zerbitzari Moisesi agindu ziona: lurralde hau osorik zuei emateko eta zuek, hona heltzean, hemengo bizilagun guztiak suntsitzeko. Erabat izutuak geunden, hilko gintuzuen beldurrez, eta horregatik jokatu dugu horrela.

25. Orain zeure esku gaituzu: egiguzu on eta zuzen iruditzen zaizuna.

26. Hala egin zuen Josuek. Libratu egin zituen israeldarren eskuetatik, hil ez zitzaten;

27. baina elkarte osoarentzako eta Jaunaren aldarerako, Jaunak aukeratuko zuen tokian, egurgile eta ur-ekarle izatera behartu zituen. Eta eginkizun hori bera dute gaur egun ere.

Irakurri kapitulu osoa Josue 9