Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 6:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jeriko hiria zeharo itxia zegoen israeldarren beldurrez. Ez zen inor sartzen, ez ateratzen.

2. Jaunak esan zion Josueri: «Begira, eskura ematen dizkizut Jeriko eta bertako erregea eta gudariak.

3. Zuek hiria inguratuko duzue: sei egunez, egunero itzuli bat eginen duzue gerra-gizon guztiok hiriaren inguruan.

4. Zazpi apaiz kutxaren aurretik joango dira, ahari-adar bana harturik. Zazpigarren egunean, zazpi aldiz egingo duzue itzulia hiriaren inguruan eta apaizek adarrak joko dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Josue 6