Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 5:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Gero, Jaunak esan zion Josueri: «Gaur kendu dizuet gainetik Egiptotik irtenez gero zenuten laidoa».Horregatik, toki hari Gilgal izena ipini zioten, eta hala deitzen da gaur arte.

10. Israeldarrek Gilgalen ezarri zuten kanpalekua eta hilaren hamalauan, arratsean, Pazko-jaia ospatu zuten Jerikoko lautadan.

11. Pazko-egunean, legamia gabeko ogia eta gari-ale xigortua jan zituzten, baina biharamunean lurralde hartako fruituetatik jan zuten.

12. Lurraldeko fruituak jan zituzten egunetik aurrera bukatu egin zen mana. Aurrerantzean israeldarrek ez zuten manarik izan; urte hartan Kanaan lurraldeko emaitzetatik jan zuten.

Irakurri kapitulu osoa Josue 5