Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 5:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Israeldarrek Gilgalen ezarri zuten kanpalekua eta hilaren hamalauan, arratsean, Pazko-jaia ospatu zuten Jerikoko lautadan.

11. Pazko-egunean, legamia gabeko ogia eta gari-ale xigortua jan zituzten, baina biharamunean lurralde hartako fruituetatik jan zuten.

12. Lurraldeko fruituak jan zituzten egunetik aurrera bukatu egin zen mana. Aurrerantzean israeldarrek ez zuten manarik izan; urte hartan Kanaan lurraldeko emaitzetatik jan zuten.

13. Behinola, Jeriko ondoan zegoela, eskuan ezpata erantzia zuen gizon bat ikusi zuen Josuek bere aurrean. Josuek gizonarengana aurreratu eta galdetu zion:—Gutarra zara ala etsaietakoa?

14. Gizonak erantzun zion:— Ez! Jaunaren gudarosteko buruzagia nauzu eta etorri berria naiz.Orduan, Josuek, lurreraino ahuspezturik, esan zion:—Zer agintzen diozu, jauna, zeure zerbitzari honi?

15. Jaunaren gudarosteko buruzagiak erantzun zion:—Erantzi oinetakoak, zauden lekua santua baita.Halaxe egin zuen Josuek.

Irakurri kapitulu osoa Josue 5