Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 5:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jordanez beste aldera, mendebaldean, bizi ziren amortarren eta kostaldeko kanaandarren erregeek entzun zuten lehortu egin zituela Jaunak Jordango urak israeldarrak igarotzeko, eta adoregabeturik, arnasa ere galduta, gelditu ziren israeldarren aurrean.

2. Aldi hartan, Jaunak esan zion Josueri: «Egin suharrizko aiztoak, israeldarrak bigarren aldiz erdaintzeko».

3. Egin zituen, bada, Josuek suharrizko aiztoak eta Aralot izeneko mendixkan erdaindu zituen israeldar gizasemeak.

Irakurri kapitulu osoa Josue 5