Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 3:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. (Aukera itzazue hamabi gizon, Israelgo leinu bakoitzeko bat).

13. Jaunaren, lur osoko jabearen, itun-kutxa daramaten apaizen oinek Jordan ibaiko urak ukitu bezain laster, ur-korrontea eten eta urak gelditu egingo dira, harresia bailiran».

14. Herria ibaia igarotzeko kanpalekutik abiatu zenean, apaizak itun-kutxa hartu eta jendearen aurrean jarri ziren.

15. Uztaroa zen, eta urte-sasoi horretan Jordan ibaia gainezka etorri ohi da. Kutxa zeramaten apaizak Jordanera heldu eta haien oinek ur-ertza ukitu bezain laster,

16. goitik zetozen urak gelditu egin ziren, harresia bezala tente jarriz, eta urak urrutira, Tzartan ondoan dagoen Adam hiriraino, heldu ziren; Araba itsaso edo Itsaso Hilera zihoan ur-korrontea, berriz, erabat eten zen. Eta herria igaro egin zen Jeriko parean.

17. Israel herri osoa lehor-bidetik igaro bitartean, Jaunaren itun-kutxa zeramaten apaizak lehorrean egon ziren ibaiaren erdian, denak igaro arte.

Irakurri kapitulu osoa Josue 3