Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 23:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Zuetako bat bakarrak mila etsairi ihes eragin ahal izan dio, Jauna, zuen Jainkoa, zuen alde borrokatu delako, berak esan bezala.

11. Zeuen onerako, saia zaitezte Jauna, zeuen Jainkoa, maitatzen.

12. «Baina Jaunarengandik aldendu eta zuen inguruan bizi diren arrotzekin elkartzen bazarete, beraiekin ezkonduz eta harremanak izanez,

13. egon ziur, Jaunak, zuen Jainkoak, ez duela herri horiek zuen aurretik botatzen jarraituko. Sare eta tranpa izango dituzue, saihetsean eztenkada eta begietan arantza bezain mingarri, Jaunak, zeuen Jainkoak, eman dizuen lurralde eder honetatik zuek desagerrarazi arte.

14. «Ni banoa, denak joan ohi diren bidean. Zuek aitor ezazue, bihotz-bihotzez eta gogo osoz, Jaunak, zuen Jainkoak, eginiko agintzari ederretatik batek ere ez duela huts egin: dena bete zaizue; Jaunak hitzemandako ezer ere ez da hutsean galdu.

15. Bada, Jaunak, zuen Jainkoak, eginiko promes eder guztiak bete zaizkizuen bezala, halaxe beteko dizkizue bere mehatxuak ere, Jaunak, zeuen Jainkoak, emandako lurralde eder honetatik desagerrarazi arte.

Irakurri kapitulu osoa Josue 23