Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 18:15-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Hegoaldean mugak, Kiriat-Jearimen hasi eta Iim aldera jotzen zuen, Neftoah errekastoaren iturbururaino helduz.

16. Gero, Ben-Hinom haranaren aurreko mendiaren ertzeraino jaisten zen, refatarren lautadaren iparraldera, eta, Ben-Hinom haranean behera, jebustarren hiria zegoeneko mendi-hegiaren hegoaldetik igaroz, En-Rogeleraino heltzen zen.

17. Handik iparralderantz bihurtzen zen, En-Xemex eta Adumimerako aldapa parean dagoen Gelitotera heltzeko. Gero, Rubenen seme Bohan-en Harkaitzera jaisten zen.

18. Handik, Araba haranera begira, iparraldera dagoen maldan behera, Araba haranera jaisten zen,

19. eta, Bet-Hoglaren iparraldeko malda igaroz, Itsaso Hilera heltzen zen, Jordan ibaia itsasoratzen den lekuan. Hau zen Benjaminen leinuaren hegoaldeko muga.

20. Ekialdeko muga Jordan ibaia zen.Horra, bada, Benjaminen leinukoei senitarteka banaturiko ondarearen mugak.

21. Benjaminen leinuko senitarteek honako hiri hauek zituzten: Jeriko, Bet-Hogla, Emek-Ketzitz,

22. Bet-Araba, Tzemaraim, Betel,

23. Abim, Para, Ofra,

24. Kefar-Amona, Ofni eta Geba: hamabi hiri eta beraien herrixkak.

25. Gabaon, Rama, Beerot,

26. Mitzpe, Kefira, Motza,

27. Rekem, Irpeel, Tarala,

28. Tzela, Elef, jebustarren hiria —hau da, Jerusalem—, Gibea eta Kiriat-Jearim: hamalau hiri eta beraien herrixkak.Hori izan zen benjamindarren ondarea, senitarteka banatua.

Irakurri kapitulu osoa Josue 18